jueves, 19 de agosto de 2021

CLAN DE LOS MARTES (240 m, 5c, derrigorrez A0/4c)



 

Aste osoa eman dugu eguraldiari begira. Badakigu ezegonkorra izango dela, baina Pantikosara etorri gara. Ez dago jende askorik, badirudi euri abisuari kasu egin diotela.

Atzo euria egin zuen, baina goizerako harria erabat lehortu da eta 9: 30etan parkinetik atera gara.

 

Hurbilketa: Nahiko laburra eta erosoa. 10 minutu gutxi gora behera.

Bidea Pantikosako bainuetxetik hasten da eta aintzinako langileen barrakoien atzetik doa. Mugarriak jarraituz, eta erreka gurutzatu gabe, eskuinean dagoen hartxingaditik igo. 5 minututan  "El Clan de Los Martes " bidearen hasierara heldu gara. Sueño Verticalekoek ireki eta ekipatu zuten 2020an (oso ondo gainera ).  Bide osoa Arnaleseko trokartearen ondotik doa eta oso polita eta eskuragarria da.

 

L1  : 30m; 5b(A0/4b) Bloke handi batera igo eta luzeko pausurik zailena (A0 moduan egiteko aukera ).Ezkerrera zeharkaldia egin ondoren, plaka etzana

L2  : 45m; 5c (A0/4c). Luzerik gogorrena da.  Hasieran bloke batzuk zeharkatu behar dira , ondoren ibilbidea zailtzen duten bi hormak  (ondo babestuta). Lehen hormak bi parabolt ditu kordinoekin A0 moduan pasatu ahal izateko; ondoren, itsaspen-plaka bat eta bigarren horma, beste zinta batekin, A0 moduan egin ahal izateko.

L3   : 50m; 3a. Luze erraza, trantsiziozkoa . Ia horizontala, amaiera izan ezik, lur-aldapa batetik igo behar da

L4   : 40m ;5b (A0/4b):  Hasteko bi itsaspen plaka; bien artean 5b pasagunea.Hemendik gora luze osoa  IV zailtasunaren baita mugitzen da. Azkenean espoloi erraz bat. Hau (R4) bilgunerik politena da.

L5   :  30 m ;4b. Tximinia irekia eta plaka bat.

L6  : 25 m;  II. Transiziozko luzea da, bi seguru baino ez ditu. . Lurrezko kanal bat zeharkatu behar da, gero antzeko aldapa igo , laguntzeko soka finko bat dago. 3 zuhaitz haundi daude amaieran; horietako batean bilgunea egiten da. Luze zikina, itsusia, norbaiti ez zitzaion batere gustatu.

L7   : 20 m; 4c. Bilgunetik ezkerrerantz eta gorantz jo plakatik.. Azken bilgunea da, hau ere zuhaitz batean montatu..

 

Jaitsiera: Pixka bat igo behar da trokartearekin paraleloan. Hitoak jarraituz (goialdean ez da erraza)  ta ezkerretara jo. Goian, erreka gurutzatu ,Garmo Beltzatik jaisten den GRa hartu ta bertatik jaitsi. ( ordu 1  inguru)

Materiala: bilguneak muntatzeko materiala, 14 expres. Guk walkie talkie pare bat eraman genuen eta oso baliagarria izan zen, uraren soinuarekin zaila baitzen bilguneetan komunikatzea.
















 


No hay comentarios:

Publicar un comentario

ZIORDIA Vía: JB (6a, 165 m.)

  Gracias Antxon Gorratxategi (Equipador de esta vía y de otras...) Hace un tiempo Antxon Gorrotxategi nos pasó un croquis de esta vía que h...